lunes, 26 de marzo de 2012


ZERTARAKO TEKNOLOGIA BERRIAK?

Ez dut sekula Teknologia berrien inguruko interes handirik izan, hori dela eta askotan hauekin aritzea  zaila egiten zait.

Ikaslean oinarritutako irakaskuntzari bidea errazteko tresna dira eta baita ikasteko modu autonomoa bultzatzeko baliabide bat ere.

Ikasgai hau zaila egingo zaidala uste dut baina ahaleginduz eta motibatuz gero aurrera eraman ahal izango dudala pentsatzen dut.
Iaz beste irakasle batekin izan nuen ikasgai hau eta motibagarria ez zenez bertan behera uztea erabaki nuen, beraz, aurten desberdina izatea espero dut eta bai irakasleak eta baita guk gure aldetik zerbait jarriz aurrera ateratzea espero dut, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan beharrezkoa eta lagungarria den zerbait bezala ikusten dudalako. 
Nire ustez ez da nahikoa nformatika gelan tresnak erabiltzen ikastea, baizik eta  tresna hauek erabiliz gure ezagutza zabaltzea, pentsamendua formatzea baliabide jakin hauen ildotik. Hauek erabiltzeko konpetentzia jakin batzuk behar ditu ikasleak, halanola, informazio pertinentea aukeratzeko kriterioa, espazio birtual horietan erreztasunez ibiltzeko gaitasuna. Azken finean pentsamendua garatzeko plataforma bat izan behar dute Teknologia Berriek eskolan baina hau lortzeko Irakaskuntzan parte hartzen duten erakundeetatik hasita ikastetxe bakoitzeko irakaslegoraino bide luzea dagoela iruditzen zait.