domingo, 20 de mayo de 2012

"APRENDIZAJE INVISIBLE" CRISTOBAL COBO

Ezagutzak transmititzeko, erlazionatzeko eta ingurunearekin lotzeko forma, material, metodologia desberdinak erabiltzea proposatzen du, beste testuinguru batzuetan lortutako gaitasunei leku emateko.

Faktore batek aldatzeak ez du esan nahi beste faktoreen aldaketa suposatzen duela, hori dela eta, teknologia berrien erabilerak  ez ditu berak bakarrik hezkuntza sistemako arazoak konpontzen.

Hezkuntza sistemak, teknologia berriak ikastetxeetan sartzerako orduan ez ditu kontuan hartzen garrantzia ikaragarria duten zenbait ikaskuntza. Kontzeptuak, ezagutzak eta beste ezagupenak trasmititzeko moduari eta hauek errealitatearekin erlazionatzea izan beharko zuten kontutan. Ikastetxean egiten den lana oso garrantzitsua da baina eskolaz kanpokoa ez da gutxiago eta honi ere garrantzia eman behar zaio. Nabarmendu egin behar da, gelan eta gelatik kanpo ematen diren esperientzien arteko erlazioa.

  
IKASKIDE BATEN BLOGAREN EBALUAKETA:

Hemen daukazue nire ikaskide baten Blog-a! Blog honen ebaluaketa egin ahal izateko irakasleak emandako argibide batzuk jarraitu ditut.

www.hezietahazi.blogspot.com

Puntuazioa honelakoa izango da:

                          1- Eskas
                          2- Hobetzeko zenbait aspektu
                          3- Ondo
                          4- Oso ondo

AURKEZPENA:

Oso txukun dagoen blog-a da, gainera nire taldekidea izan denez zenbait momentutan honi buruz hitz egin dugu eta denbora dexente gauzak egiten eta sortzen aritu dela esan dit, hori dela eta 4 batekin zoriontzen dut.

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA:

Idazkera landua erabiltzeaz gain akats ortografikorik gabeko blog-a da. Gainera, modu erraz eta ulergarrian idazten du denek ulertzeko modukoa. Irakasleak emandako irizpide orrian 4  puntu lortu ahal izateko idazkera jasoa izan behar dela dio baina ni ez nago horrekin ados, zenbaitetan, batzuek  idazkera jasoan dauden testuak... ez dutelako ulertzen. Irizpideari jarraituz 3 bat eman beharko diot.

KOHERENTZIA ETA ATALEN ARTEKO LOTURA:

Gelan landutako aplikazio guztiak agertzen dira, gainera punt bakoitza ongi azalduta dago eta paragrafoetan banatuta. Hausnarketetan adibidez esaldi luzeak egin beharrean laburrak egitea erabaki du, ulergarriagoa egiteko alegia. Oraingo honetan nire nota 3 bat da!

ORIGINALTASUNA ETA SORMENA:

Uste dut egindako ariketak eta hausnarketak direla eta ezin dela oso originala izan baina irakurketa arinagoa izan dadin zenbait bideo eta argazki sartu ditu hori dela eta 3 bat jarriko diot.

ANALISIA ETA GOGOETA:

Nahiko landuak direla uste dut. Klasean landutako bideoak, teoriak, artikuluak... kontutan hartu ditu gogoeta egiteko orduan, beti ere bere iritzia plazaratuz. Analisi eta gogoetei dagokionez 3 bat jarriko diot.

OROKORREAN:

Blog hau egitea zenbait momentutan zaila izan da, eta berari ere zail xamarra egin zaiola ere badakit, baina motibazioari esker eta mutil fina izanagaitik blog-a era txukun eta polit batean bukatzea lortu du. Zorionak Zumai! Bere nota ondo eta oso ondo artekoa da.




sábado, 19 de mayo de 2012

SCRATCH APLIKAZIOA

Scratch-en inguruan egin behar genituen ariketak egiteko ez dugu denborari izan eta hori dela eta egin behar genuenari buruzko azalpen bat egitea egokitu zaigu.

Definizioa:

 Scratch bereziki umeei  zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Programazio munduan hasteko tresna ezinhobea da, programa deskargatzea denon eskura baitago. Honek, soinuak grabatzeko eta sormen lanak egiteko aukera ematen du.

 Scratchek ikasgelan eskaintzen dituen aukerak:

- Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea

       - Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea

      - Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea

      - Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea

      - Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera

      - Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera

      - Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna

     - Programazioaren oinarriak ikasteko aukera

    - Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…

    - Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea
 ikasgai hau ematen, programa honen inguruan zerbait banekien baina bere azalpena berriz entzun eta gero zenbait gauza ahaztuak nituela konturatu naiz.

Aurreko urtean Jon Bustillorekn aritu nintzen ikasgai honetan eta hori dela eta jada aurretik ikusia nuen Scratch programa. Hitzaldia entzun ostean ohartu naiz ez nintzen zenbait gauzetaz oroitzen.

Hitzaldia eta gero uste dut programa egokia dela haurrei erakusteko beraien imaginazioa eta sormena landu ahal izateko.

Ikasgelan scrach erabiltzeko aukera anitz daude, baina, ikasleei dagokionez interesgarriena jolas bat sortzea  dela uste dut.   Hasteko, zerbait sinplearekin hastea gomendagarria da, programa ondo ezagutzeko eta honek eskaintzen dituen aukera desberdinen erabilera ikasteko. Irakasleek ere  Scratch aplikazioa zenbait momentutan erabiltzeko aukera interesgarria izango zela deritzet, adibidez haurren jolas didaktikoak programatzeko orduan.

   
2.APLIKAZIOA: GLOGSTER

Zer da Glogster?

Hormairudi digitalak sortzeko aukera ematen duen Web 2.0 tresna da. Herramienta honen bidez egiten diren posterrak inprimatu, webgune batean txertatu (blogean, adibidez) edota arbela digitalean proiektatu daitezke. Beraz, aukera ugari jartzen ditu erabiltzailearen eskura.
Zertarako erabili daiteke Glogster?
Hormairudi hauek erabilera anitzak izan ditzakete gure ikasgelan:
  • Proiektu baten azken emaitza azaleratzeko bitartekari gisa erabil daitezke.
  • Edozein motatako aurkezpenak egiteko laguntza edo euskarri gisa erabil daitezke.
  • Zehaztutako gai baten edota gai libre baten inguruan ikasleen sormena eta irudimena bultzatzeko baliagarriak izan daitezke.
  • Ikasleen motibazio eta interesa pizteko baliagarriak izan daitezke.
  • ...

Nola erabili Glogster?

Glogster erabiltzea oso erraza da. Interneten trasteatuz gero, tutorial asko daude Glogster-en inguruan.
Ikasleekin programa hau erabiltzea oso onuragarria dela uste dut, edozein irakasgaitan erabili daiteke hainbat aplikazio eta tresna eskaintzen dituelako. Gainera, teknologia berriak lantzeaz gain ingurunen, matematiketan, hizkuntzetan...etan ikasteko aukera polita izan daiteke aplikazio honen bitartez egindako lanak.
Interneten trasteatuz  irakasleei bideratutako tutoriala aurkitu dut nik. Nahiz eta erdaraz dagoen (zoritxarrez euskaraz ez dago material gehiegirik), lagungarria izango zaizuela uste dut.
Glogster tutoriala:
Glogsterren adibide batzuk:
 
 
1.APLIKAZIOA: MINDOMO


Mindomoa zer da eta zertarako balio du?
Mindomoa eskema interkatiboak egiteko balio duen programa da. Honekin, mind maps-ak sortzen ditugu, hau da, mapa mentalak. Gaur egun mapa kontzeptualak egiteko baliabide ezinhobea mindomoa dugu. Aplikazio hau erabiliz mapa kontzeptualak  burutu ditzakegu era desberdin batean, kategoria bakoitzaren barruan azpikategoriak eta linkak jar ditzakegulako. Honek irakaskuntza ikaskuntza prozesuari laguntzen dio.
Hitzak, esaldiak, ideiak, ... errepresentatzeko diagrama bat da. Programa honekin beraz, nahi dugun gai baten inguruan, era labur eta argi batean, azaldu nahi duguna errepresentatu ahal izango dugu. Bertan, irudiak, bideoak, ... jarri ahal izango ditugu gure azalpena aberasteko.
Haurrei zerbait azaltzeko era egokia dela uste dut. Izan ere, era argi eta dibertigarri batean, gai bat prestatzeko aukera ematen digu programa honek.
Beraz, nire aldetik esan dezaket , merezi duela gai desberdinak programa honekin prestatu eta gero haurrei azaltzea.Hauen arreta ere piztuko dugu era handi batean.

Helburu hezitzailea:
Mindomo programarekin, eskemak egiten ikasiko dira haurrak eta baita gatetxoak ere.
Hemen, hitzak, esaldiak, argazkiak, bideoak, ... elkartrukatuz, errepresentazio desberdinak egiteko aukera ematen die haurrei.
Beraz, hezitzaileontzat, oso tresna erabilgarria da haurrei gauza desberdinak irakaasteko (azalpenak, ...).
Landutako gaitasunak eta horren zergaitia:
Gaitasun asko landu ditzakegu haurrekin programa hau erabiliz. Batetik , mapa mentalak egiten lagunduko die mindomok.Hau da, beraien ideiak, esaldiak ,... programa honen bidez, era argi batean, txertatzeko aukera izango dute.
Bestetik, ideiak elkarrekin erlazionatzeko aukera ere emango die, eta aldi berean, multimediako aukera desberdinekin konbinatuz.

Abantailak:
Programa honen bidez jaso ditzakegun abantailak, honako hauek izan daitezke; azalpenak testuak izan beharrean, eskema erakoak izatea.Baita ere, multimediarekin elkartrukatzea informazioa era desberdinean jarriz.Eta beste hainbat eta hainbat abantaila ere ekarriko dizkigu programa honek erabiliaren eraginaz.

Erabili beharreko errekurtsoak:
-Ordenagailua.
-Interneterako konexioa.
-Programa honetan erregistratzea.








Hemen daukazue nire taldean egin dugun mapa kontzeptuala!!! Zuen gustukoa izan dadila espero dut.
http://www.mindomo.com/es/#editor


jueves, 17 de mayo de 2012

SHANK: EL "E- LEARNING" ACTUAL ES LA MISMA BASURA, PERO EN DIFERENTE SITIO.

Shankek dioena interesgarria izateaz gain zenbait aspektutan berarekin bat nator. Honek, esperientzia esperimentazioaren bitartez lortzen dela dio eta honekin ados nago.

Eskola malguagoa izan behar litzatekeela uste dut eta bai baloreak eta baita jarrerak ere aztertu eta zabaldu beharko lituzkela , baina gaur egungo antolakuntza dela eta ia ezinezkoa dela deritzot. Item asko erabiltzen dira ikasgaietan eta gehinetan ez dago denborarik "bizitzen" irakasteko.

Nire ustez "bizitzen" irakastea zati txiki batean ere eskolak erakutsi beharko lukeen zerbait da, baina gehienetan familiak bete behar duen zerbait moduen ikusten dute irakasleek.

Honetaz gain, Shankek dioen beste gauza bat eskolak desagertu beharko zirela da baina honekin ez nago ados, mundu guztiak behar duen zerbait delako nahiz eta momentu hauetan ez egon bere egoerarik hoberenean. Irakaskuntzan aldaketa ugari behar direla uste dut eta hau noizbait lortuko dugulakoan nago.

III CONGRESO ESCUELA 2.0

QUE OPINA EL PROFESORADO SOBRE LA ESCUELA 2.0? RESULTADOS DE UNA ENCUESTA.

Inkesta honetan, iritzi desberdinak daudela argi ikusten da eta gainera bertan Lehen hezkuntzako irakasleek DBHkoek baino konfiantza gehiago dutela ESKOLA 2.0rengan islatzen da.  Baina, ikasgeletan teknologia ugari dagoela dio baina ez dela behar bezala erabiltzen edota aprobetxatzen.

Lehenik eta behin, nolako irakaskuntza nahi dugun  argi eduki beharko genuke. Hainbatek diote teknologia berriek ez dutela aurrerakuntzarik ekarri baina ez al da izango ez dakigula behar bezala erabiltzen eta dituen onura guztiak ateratzen?

Nik uste dut teknologia berriak ongi erabiliz gero oso onuragarriak direla baina beti ere behar bezala erabiliz eta liburuak ere alde batera utzi gabe.

Galdetegi honetan oso egokia den esaldi batek deitudu  nire arreta:

"BALIABIDE GUTXIAGOREKIN ETA FORMAKUNTZA EGOKIAGOAREKIN AURRERAPEN GEHIAGO EGONGO LIRATEKE"