domingo, 20 de mayo de 2012

"APRENDIZAJE INVISIBLE" CRISTOBAL COBO

Ezagutzak transmititzeko, erlazionatzeko eta ingurunearekin lotzeko forma, material, metodologia desberdinak erabiltzea proposatzen du, beste testuinguru batzuetan lortutako gaitasunei leku emateko.

Faktore batek aldatzeak ez du esan nahi beste faktoreen aldaketa suposatzen duela, hori dela eta, teknologia berrien erabilerak  ez ditu berak bakarrik hezkuntza sistemako arazoak konpontzen.

Hezkuntza sistemak, teknologia berriak ikastetxeetan sartzerako orduan ez ditu kontuan hartzen garrantzia ikaragarria duten zenbait ikaskuntza. Kontzeptuak, ezagutzak eta beste ezagupenak trasmititzeko moduari eta hauek errealitatearekin erlazionatzea izan beharko zuten kontutan. Ikastetxean egiten den lana oso garrantzitsua da baina eskolaz kanpokoa ez da gutxiago eta honi ere garrantzia eman behar zaio. Nabarmendu egin behar da, gelan eta gelatik kanpo ematen diren esperientzien arteko erlazioa.

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario