domingo, 20 de mayo de 2012

IKASKIDE BATEN BLOGAREN EBALUAKETA:

Hemen daukazue nire ikaskide baten Blog-a! Blog honen ebaluaketa egin ahal izateko irakasleak emandako argibide batzuk jarraitu ditut.

www.hezietahazi.blogspot.com

Puntuazioa honelakoa izango da:

                          1- Eskas
                          2- Hobetzeko zenbait aspektu
                          3- Ondo
                          4- Oso ondo

AURKEZPENA:

Oso txukun dagoen blog-a da, gainera nire taldekidea izan denez zenbait momentutan honi buruz hitz egin dugu eta denbora dexente gauzak egiten eta sortzen aritu dela esan dit, hori dela eta 4 batekin zoriontzen dut.

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA:

Idazkera landua erabiltzeaz gain akats ortografikorik gabeko blog-a da. Gainera, modu erraz eta ulergarrian idazten du denek ulertzeko modukoa. Irakasleak emandako irizpide orrian 4  puntu lortu ahal izateko idazkera jasoa izan behar dela dio baina ni ez nago horrekin ados, zenbaitetan, batzuek  idazkera jasoan dauden testuak... ez dutelako ulertzen. Irizpideari jarraituz 3 bat eman beharko diot.

KOHERENTZIA ETA ATALEN ARTEKO LOTURA:

Gelan landutako aplikazio guztiak agertzen dira, gainera punt bakoitza ongi azalduta dago eta paragrafoetan banatuta. Hausnarketetan adibidez esaldi luzeak egin beharrean laburrak egitea erabaki du, ulergarriagoa egiteko alegia. Oraingo honetan nire nota 3 bat da!

ORIGINALTASUNA ETA SORMENA:

Uste dut egindako ariketak eta hausnarketak direla eta ezin dela oso originala izan baina irakurketa arinagoa izan dadin zenbait bideo eta argazki sartu ditu hori dela eta 3 bat jarriko diot.

ANALISIA ETA GOGOETA:

Nahiko landuak direla uste dut. Klasean landutako bideoak, teoriak, artikuluak... kontutan hartu ditu gogoeta egiteko orduan, beti ere bere iritzia plazaratuz. Analisi eta gogoetei dagokionez 3 bat jarriko diot.

OROKORREAN:

Blog hau egitea zenbait momentutan zaila izan da, eta berari ere zail xamarra egin zaiola ere badakit, baina motibazioari esker eta mutil fina izanagaitik blog-a era txukun eta polit batean bukatzea lortu du. Zorionak Zumai! Bere nota ondo eta oso ondo artekoa da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario