sábado, 19 de mayo de 2012

1.APLIKAZIOA: MINDOMO


Mindomoa zer da eta zertarako balio du?
Mindomoa eskema interkatiboak egiteko balio duen programa da. Honekin, mind maps-ak sortzen ditugu, hau da, mapa mentalak. Gaur egun mapa kontzeptualak egiteko baliabide ezinhobea mindomoa dugu. Aplikazio hau erabiliz mapa kontzeptualak  burutu ditzakegu era desberdin batean, kategoria bakoitzaren barruan azpikategoriak eta linkak jar ditzakegulako. Honek irakaskuntza ikaskuntza prozesuari laguntzen dio.
Hitzak, esaldiak, ideiak, ... errepresentatzeko diagrama bat da. Programa honekin beraz, nahi dugun gai baten inguruan, era labur eta argi batean, azaldu nahi duguna errepresentatu ahal izango dugu. Bertan, irudiak, bideoak, ... jarri ahal izango ditugu gure azalpena aberasteko.
Haurrei zerbait azaltzeko era egokia dela uste dut. Izan ere, era argi eta dibertigarri batean, gai bat prestatzeko aukera ematen digu programa honek.
Beraz, nire aldetik esan dezaket , merezi duela gai desberdinak programa honekin prestatu eta gero haurrei azaltzea.Hauen arreta ere piztuko dugu era handi batean.

Helburu hezitzailea:
Mindomo programarekin, eskemak egiten ikasiko dira haurrak eta baita gatetxoak ere.
Hemen, hitzak, esaldiak, argazkiak, bideoak, ... elkartrukatuz, errepresentazio desberdinak egiteko aukera ematen die haurrei.
Beraz, hezitzaileontzat, oso tresna erabilgarria da haurrei gauza desberdinak irakaasteko (azalpenak, ...).
Landutako gaitasunak eta horren zergaitia:
Gaitasun asko landu ditzakegu haurrekin programa hau erabiliz. Batetik , mapa mentalak egiten lagunduko die mindomok.Hau da, beraien ideiak, esaldiak ,... programa honen bidez, era argi batean, txertatzeko aukera izango dute.
Bestetik, ideiak elkarrekin erlazionatzeko aukera ere emango die, eta aldi berean, multimediako aukera desberdinekin konbinatuz.

Abantailak:
Programa honen bidez jaso ditzakegun abantailak, honako hauek izan daitezke; azalpenak testuak izan beharrean, eskema erakoak izatea.Baita ere, multimediarekin elkartrukatzea informazioa era desberdinean jarriz.Eta beste hainbat eta hainbat abantaila ere ekarriko dizkigu programa honek erabiliaren eraginaz.

Erabili beharreko errekurtsoak:
-Ordenagailua.
-Interneterako konexioa.
-Programa honetan erregistratzea.








Hemen daukazue nire taldean egin dugun mapa kontzeptuala!!! Zuen gustukoa izan dadila espero dut.
http://www.mindomo.com/es/#editor


No hay comentarios:

Publicar un comentario