jueves, 17 de mayo de 2012

SHANK: EL "E- LEARNING" ACTUAL ES LA MISMA BASURA, PERO EN DIFERENTE SITIO.

Shankek dioena interesgarria izateaz gain zenbait aspektutan berarekin bat nator. Honek, esperientzia esperimentazioaren bitartez lortzen dela dio eta honekin ados nago.

Eskola malguagoa izan behar litzatekeela uste dut eta bai baloreak eta baita jarrerak ere aztertu eta zabaldu beharko lituzkela , baina gaur egungo antolakuntza dela eta ia ezinezkoa dela deritzot. Item asko erabiltzen dira ikasgaietan eta gehinetan ez dago denborarik "bizitzen" irakasteko.

Nire ustez "bizitzen" irakastea zati txiki batean ere eskolak erakutsi beharko lukeen zerbait da, baina gehienetan familiak bete behar duen zerbait moduen ikusten dute irakasleek.

Honetaz gain, Shankek dioen beste gauza bat eskolak desagertu beharko zirela da baina honekin ez nago ados, mundu guztiak behar duen zerbait delako nahiz eta momentu hauetan ez egon bere egoerarik hoberenean. Irakaskuntzan aldaketa ugari behar direla uste dut eta hau noizbait lortuko dugulakoan nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario