sábado, 19 de mayo de 2012

SCRATCH APLIKAZIOA

Scratch-en inguruan egin behar genituen ariketak egiteko ez dugu denborari izan eta hori dela eta egin behar genuenari buruzko azalpen bat egitea egokitu zaigu.

Definizioa:

 Scratch bereziki umeei  zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Programazio munduan hasteko tresna ezinhobea da, programa deskargatzea denon eskura baitago. Honek, soinuak grabatzeko eta sormen lanak egiteko aukera ematen du.

 Scratchek ikasgelan eskaintzen dituen aukerak:

- Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea

       - Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea

      - Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea

      - Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea

      - Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera

      - Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera

      - Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna

     - Programazioaren oinarriak ikasteko aukera

    - Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…

    - Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea
 ikasgai hau ematen, programa honen inguruan zerbait banekien baina bere azalpena berriz entzun eta gero zenbait gauza ahaztuak nituela konturatu naiz.

Aurreko urtean Jon Bustillorekn aritu nintzen ikasgai honetan eta hori dela eta jada aurretik ikusia nuen Scratch programa. Hitzaldia entzun ostean ohartu naiz ez nintzen zenbait gauzetaz oroitzen.

Hitzaldia eta gero uste dut programa egokia dela haurrei erakusteko beraien imaginazioa eta sormena landu ahal izateko.

Ikasgelan scrach erabiltzeko aukera anitz daude, baina, ikasleei dagokionez interesgarriena jolas bat sortzea  dela uste dut.   Hasteko, zerbait sinplearekin hastea gomendagarria da, programa ondo ezagutzeko eta honek eskaintzen dituen aukera desberdinen erabilera ikasteko. Irakasleek ere  Scratch aplikazioa zenbait momentutan erabiltzeko aukera interesgarria izango zela deritzet, adibidez haurren jolas didaktikoak programatzeko orduan.

   

No hay comentarios:

Publicar un comentario