jueves, 17 de mayo de 2012

MANEL RIVES

Bideo honetan zehar Manel Rivesek teknologia berrien inguruan hitz egiteaz gain hezkuntzan egin beharreko aldaketak aipatzen ditu.

Lehenik eta behin Manelek Teknologiek irakaskuntza aldatu ez dutela dio, indartu baizik eta honekin esan dezakegu ez dela  aurrerapenik egon. Teknologia berriak ikasgeletan egoteak ez dute metodologia eta sistema aldatu eta ,beraz, aurretik zeuden arazo edo oztopoei ez diote irtenbiderik aurkitu. Honen ustez teknologia berrien erabilpena ikastetxeetan  inbertsioa izan beharrean gastua izan da.

Manel testu liburuen aldekoa da baina soilik hauek ongi erabiltzen baldin baditugu. Honen ustez sormena, talde lana... bultzatu behar ditugu hori baita garrantzitsuena eta ez ditu teknologia berriak konponbide bezala ikusten.

Lehenik eta behin, zer eskola mota nahi dugun jakin behar dugu eta irakaskuntzan beharrezkoak ikusten diren aldaketak aurrera eraman behar ditugu baina guzti hau lortu ahal izateko behar beharrezkoa da gogoa. Aldaketa hauek lortzeko, ikasleak informazio hartzaileak izateaz gain ideien sortzaileak ere izan beharko ziren, gainera motibazio eta gogoarekin gauzak aldatzeko edota probatzeko aukera izango genukeen eta gaizki ateraz gero moldatzeko aukera beti dago, ausartzen ez baldin bagara ez dugulako inoiz ezer onik aterako.

Rives irakaslearentzat mugikortasuna ezinbestekoa da  etorkizuna baita. Honekin, eremu formal eta informaleko jakintzak lortzeko posibilitatea dagoelako.

Ni gauza askotan Rivesen iritzi berekoa naiz eta irakasle on batek hiru gauza hauek izan behar dituela uste dut. Alde batetik, autokritikoa izan behar da, hau da, bere ezagutzen sortzailea. Horretaz gain, gauzak aldatzeko gogoa izan beharko luke eta azkenik, arriskuaren-kultura martxan jarri beharko luke.








lunes, 26 de marzo de 2012


ZERTARAKO TEKNOLOGIA BERRIAK?

Ez dut sekula Teknologia berrien inguruko interes handirik izan, hori dela eta askotan hauekin aritzea  zaila egiten zait.

Ikaslean oinarritutako irakaskuntzari bidea errazteko tresna dira eta baita ikasteko modu autonomoa bultzatzeko baliabide bat ere.

Ikasgai hau zaila egingo zaidala uste dut baina ahaleginduz eta motibatuz gero aurrera eraman ahal izango dudala pentsatzen dut.
Iaz beste irakasle batekin izan nuen ikasgai hau eta motibagarria ez zenez bertan behera uztea erabaki nuen, beraz, aurten desberdina izatea espero dut eta bai irakasleak eta baita guk gure aldetik zerbait jarriz aurrera ateratzea espero dut, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan beharrezkoa eta lagungarria den zerbait bezala ikusten dudalako. 
Nire ustez ez da nahikoa nformatika gelan tresnak erabiltzen ikastea, baizik eta  tresna hauek erabiliz gure ezagutza zabaltzea, pentsamendua formatzea baliabide jakin hauen ildotik. Hauek erabiltzeko konpetentzia jakin batzuk behar ditu ikasleak, halanola, informazio pertinentea aukeratzeko kriterioa, espazio birtual horietan erreztasunez ibiltzeko gaitasuna. Azken finean pentsamendua garatzeko plataforma bat izan behar dute Teknologia Berriek eskolan baina hau lortzeko Irakaskuntzan parte hartzen duten erakundeetatik hasita ikastetxe bakoitzeko irakaslegoraino bide luzea dagoela iruditzen zait.